Gizartea -

Istripua Gipuzkoan

70 urteko baserritar bat hil da Olaberrian, traktoreak harrapatuta

Ezbeharra 18:00etan gertatu da Barruti auzoan. Biktima traktorearekin lanean ari zen soro batean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta biktima suspertzen saiatu dira, baina azkenean tokian bertan hil egin da.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baserritar bat hil da Olaberrian (Gipuzkoa), traktorea irauli eta harrapaturik geratu ondoren. Bere baserriko lursail batean lanean ari zen.

Ezbeharra 18:00etan gertatu da Barruti auzoan. 70 urteko hildakoa traktorearekin lanean ari zen soro batean.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta biktima suspertzen saiatu dira, baina azkenean tokian bertan hil egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nekazaritza Goierri eskualdea