Gizartea -

TRAFIKOA

Goizeko auto-ilarak amaituta, normaltasuna nagusi berriro euskal errepideetan

Aste Santuko operazio-irteeraren ondorioz zirkulatzeko arazoak izan diren leku guztietan amaitu dira dagoeneko auto-ilarak: Armiñonen, Bizkaitik Kantabriarako mugan eta Biriatuko ordainlekuan.

Ibilgailuen joan-etorria errepidean. Argazkia: EFE
Ibilgailuen joan-etorria errepidean
Auto-ilarak daude N-1 errepidean, Armiñonen, Burgosko noranzkoan

0:42

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15:30ak pasata, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du, goizean lurraldeko hainbat tokitan izandako auto-ilarak amaitu direla eta normaltasunez gidatu daitekeela berriro EAEko errepide guztietan.

Aste Santuko irteera operazioaren bigarren egunean, auto-ilarak izan dira arratsaldeko lehen orduan AP-8 autobidean, Irunen,  Baionarako noranzkoan, Iparraldera doazen ibilgailu kopuru handiagatik. Halaber, A-8 autobidean, Bizkaiko zatian, trafikoa geldoa izan da une batzuetan eta ilarak sortu dira Barakaldo eta Muskiz artean, Kantabriara bidean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, N-1 errepideak eta AP-1 autobideak Burgoserako noranzkoan Armiñonen duten lotunean goizean goizetik sortutako arazoak konpondu dira. Lau kilometro inguruko auto-ilarak sortu dira.

AP-8 autobidean Zarauzko ordainlekuan izandako pilaketak ere amaitu dira.

A-15 errepidean, Villabonan eta Iruñera bidean izandako arazoak ere konpondu dira.

Goizean zehar, pilaketak izan dira AP-68 autobidean, Zuian, Zaragozarako noranzkoan.

Pandemia aurreko joan-etorri kopuruetara itzultzea espero du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak; izan ere, 509.000 desplazamendu aurreikusi ditu egunotan. Atzo 15:00etan hasi zen ofizialki Aste Santuko irteera operazioa eta gaur 15:00ak arte espero zen trafiko mugimendurik handiena.

Astelehenean ere auto-ilarak espero dira gaur izan diren tokietan, kontrako noranzkoetan, itzulera-operazioa medio. 

Arretaz gidatzeko gomendio orokorraz gain, ohi bezala hainbat puntutan arreta berezia jartzeko eskatu du, sor daitezkeen auto-pilaketak tarteko:

- A8 autobidea Kantabriarekiko mugan

- AP-8 autobidea Biriatuko ordainlekuan,

- AP1 autobidearen eta A1 errepidearen arteko lotunea, Armiñongo ordainlekuan.

Bidaian joan aurretik, deitu 011 telefonora, Euskal Autonomia Erkidegoan, edo 900 400 100 telefonora, Nafarroan, errepideetako egoera zein den jakiteko. Halaber, ikusi eitb.eus-eko webkamerak edo entzun orduz orduko informazio buletinak Euskadi Irratian eta Radio Euskadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea AP-68 autobidea A-15 trafikoa