Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko batek ama hil du Zaragozan
Dirudienez, 28 urteko gazteak arma zuri batekin hil zuen 54 urteko emakumea, eztabaida gogor baten ostean, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.
agentziak | eitb media
28 urteko gizonezko batek 54 urteko ama hil du Zaragozan, eztabaida baten ostean, eta gero bere buruaz beste egin du. Espainiako Polizia gertakaria ikertzen ari da.
Atzo, apirilak 14, arratsaldean izan zen hilketa. 19:05ean Poliziak bizilagun baten deia jaso zuen semea eta ama oso gogor eztabaidatzen ari zirela ohartarazteko. Agenteak bertaratu zirenean biak hilda zeuden.
Dirudienez, semeak arma zuri batez hil zuen ama, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea