Gizartea -

EZBEHARRA

20 eta 21 urteko lau gazte hil dira auto-istripuan, Baionan

Larunbateko 05:00ak aldera gertatu da ezbeharra Soult mariskala etorbidean, FNACetik gertu. Hildakoak auto berean zihoazean lau gizonezko dira.

Istripua gertatu den lekua. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Istripua gertatu den lekua. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
20 eta 21 urteko lau gazte hil dira auto-istripuz, Baionan

2:25

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona hil dira gaur goizaldean Baiona erdialdean gertatu den auto-istripuan.

05:00ak aldera, istripua izan du ibilgailu batek Soult mariskala etorbidean, FNACetik gertu, ikerketapean diren arrazoiengatik.

Berehala bertaratu dira larrialdi zerbitzuetako osasun langileak eta suhiltzaileak baina ezin izan dute bidaiaririk salbatu. Lau gizonezko bertan zendu dira.

Hildakoak istripua izan duen autoan zihoazen. Antza denez, ez da beste ibilgailurik egon istripuan nahasturik.

Jean Rene Etchegaray Baionako alkateak France Blue irrati kateari jakitera eman dionez, 20 eta 21 urteko lau gazte dira hildakoak. Euren autoak palmondo baten kontra jo du Biarritz-Baiona norabidean. 24 zenbakidun autoa omen da, Dordoña inguruan matrikulatua. Fiskaltzak, dena dela, ez du hildakoen daturik zabaldu, ez izenik ezta jatorririk ere.

Gehiegizko abiadurak eragin ahal izan du istripua. Lekuko batek guztia ikusi omen du baina ezin izan diote oraindik galdeketa egin, shock egoeran dagoelako.

Gendarmeriak bere gain hartu du ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Euskal herriak Iparraldea bideoak Baiona Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Lapurdiko berriak Errepideko istripuen biktimak