Gizartea -

nafarroa

Sutea izan da Barañainen, eta eraikina hustu behar izan dute

Gainkarga batek eragindako zirkuitulaburrak piztu du sua, antza. Ez da zauriturik izan, baina eraikineko bizilagunak bertatik atera dituzte, aldi baterako.

Sutea izan den eraikina. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Sutea izan den eraikina. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Sutea izan den eraikina. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da larunbat goizaldean Barañaingo Etorbide Zentralean. Ez da zauriturik izan, baina etxebizitza-blokeko bizilagunak atera behar izan dituzte.

Barañaingo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Etorbide Zentraleko 20 zenbakiko lehen pisuan hasi da sutea. Une horretan, ez zen inor etxean.

Antza, gainkarga batek eragindako zirkuitulaburrak piztu du sua, suhiltzaileek adierazi dutenez.

Suak piztu den logela kaltetu du lehendabizi, eta keak etxebizitzako gainerako gelei eragin die gero. Badaezpada, bloketik atera dituzte bizilagunak. Poliziaren arabera, laster itzuliko ahal izango dira euren etxebizitzetara.

Bi suhiltzaile-kamioi, anbulantzia bat eta Barañaingo Udaltzaingoa bertaratu dira tokira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Nafarroa Suteak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Suhiltzaileak albisteak Barañain