Gizartea -

eguraldia

Tenperatura nabarmen jaitsiko da gaurtik aurrera

Aste Santua udaberri giroarekin igaro den arren, astea hotzetik eta euritik abiatu da Euskal Herrian.

Hodeiak Gasteiz gainean. Argazkia: Guillermo Aguirre
Hodeiak Gasteiz gainean. Argazkia: Guillermo Aguirre
Hodeiak Gasteiz gainean. Argazkia: Guillermo Aguirre

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetara arte Aste Santuko joerarekin eta udaberri giroarekin jarraitu dugun arren, eguraldiaren kaskartzea espero du Euskalmet agentzia meteorologikoak, gaurtik aurrera.

Astelehenean ahuldutako fronte batek hodeiak ekarriko dizkigu eta baita euri pixka bat ere, batez ere ipar partera. Goizean hodeiak ugarituko dira eta baliteke han-hemenka euri txikia egitea, Kantauri isurialdean gehienbat.

Zenbat eta hegoalderago, euria egiteko aukera txikiagoa izango da eta hodeitza ere saretuago egongo da. Mendebaldeko haizea ipar-mendebaldera aldatuz joango da eta tenperaturak behera egingo du; orokorrean beroenak 15 ºCren bueltan geratuko dira.

Asteartean giro ezatseginagoa eta freskoagoa izango dugu. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu, tarteka mardulak, batez ere Kantauri isurialdean. Ekaitzak ere jo dezake, eta eguna amaitzerako euria urriagoa izango da.

Ipar-mendebaldeko haizea indartu egingo da eta tenperatura gehiago jaitsiko da; kostaldean 15 ºC azpitik geratuko da eta barnealdean 12 ºC azpitik. Elur-kota 1300 m inguruan egon daiteke azken orduetan.

Eguraldiaren inguruko informazio eguneratua izateko, eitb.eus-en ikus dezakezu noiznahi, eta zure argazkiak bidali.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Iparraldea EAE albisteak Eguraldia Bilbao Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Aste Santua