Gizartea -

Egindakoak garbitzeko

Santiago bidea egin du BBVArekin, bankua lapurtzeagatik preso egonda

"Bidean konturatu egin naiz BBVAn gizaseme ikaragarri onak daudela, eta haientzako esker ona baino ez daukat", esan du Francisco Peñak.

Peñak BBVAk presoei zuzendutako programa batean parte hartu du. Efe.
Peñak BBVAk presoei zuzendutako programa batean parte hartu du. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Peña Flores, "Paco" goitizenaz ezaguna, Alcala-Meco espetxea preso dago banku batean lapurretan egiteagatik eta Santiagoko bidea egin du BBVAko boluntarioekin batera.

"Kartzelan nago banku batean lapurreta egiteagatik, bai; ironikoa da hori egin izana eta orain banku baten ekimenari esker Santiago bidea egitea", esan du Francisco Peñak.

"Eurentzako banku-lapurra nintzen, eta niretzako haiek bankari hutsak ziren. Baina Santiago bidean konturatu egin naiz BBVAn gizaseme ikaragarri onak daudela, eta haientzako esker ona baino ez daukat", azaldu du Peñak.

Presoarentzat aurkikuntza elkarrekikoa izan da. "Nik testuinguru txarrean egonda egin ditut delituak, eta delitu horiek egoera txarrera eraman naute", onartu du. Pacok ez zuen hipoteka ordaintzeko dirurik. "Egindakoa nolabait onartu dut, eta zigorra ordaintzen ari naiz. Jainkoak hala nahi badu, nire bizitza bideratzeko aukera izango dut, noizbait".

26 pertsonako taldea

Peñaren asmoa erdi-askatasuneko erregimena lortzea da, ama gaixorik baitu eta harekin egoteko. Berarekin batera 26 pertsonako taldea iritsi da Santiagora; sei preso, lau funtzionario, eta, gainontzekoak, BBVAko boluntarioak.

BBVAren ekimenak presoak heziketa prozesu batean sartzea nahi du, bi baliori nagusitasuna emanda: elkartasuna eta ingurugiroa babesteko ekimenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea