Gizartea -

ASTE SANTUA

Urteko mugimendu handieneko eguna dute gaur Bilboko aireportuan

Pazko astelehen honetan, 148 hegaldi izango dira Bilboko aireportuan, 11 Gasteizen eta 8 Donostian. Aste Santuko jaiegunetan guztira 745 operazio programatu dituzte Bilboko aireportuan.

Jende ilara luzea Bilboko aireportuan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Jende ilara luzea Bilboko aireportuan
148 hegaldi daude programatuta gaurko Loiuko aireportuan

1:30

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, Pazko astelehena izaki, joan-etorri handiko eguna izango da aireportuetan. Izan ere, batzuei oporrak amaitu zaizkie eta etxera itzuliko dira eta beste batzuk, ostera, kanpora irtengo dira. Bilboko aireportuan esaterako, urteko mugimendu handieneko eguna izatea espero dute.

Aenak eitb.eus-i jakinarazi dionez, gaurko 148 hegaldi (irteerak eta iritsierak) programatu dituzte Bilboko aireportuan, 11 Gasteizen eta 8 Donostian. 2021ean, 28 hegaldi bakarrik izan ziren egun honetan Bilboko aireportuan, pandemiaren ondorioz.

Aste Santuko jaiegunetan guztira 745 operazio izango dira Bilboko aireportuan; iaz, 196 baino ez ziren izan.

Oro har, kanpora doazenek Europako hiriburuak edo hondartza (Kanariak, Balear uharteak edo Andaluzia) aukeratu dituzte.

Bestalde, Bilboko autobus geltokian, Bilbao Intermodal deiturikoan, egunean zehar 18.000 pertsona igarotzea espero dute. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Albisteak Turismoa Euskadi Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aste Santua Foronda albisteak Bidaiak azken ordukoa Hondarribiko aireportua azken ordukoa