Gizartea -

ERREPIDEAK

A-15 errepidea bi noranzkoetan itxiko dute apirilaren 20tik 21erako gauean, Belabietako tunela berritzeko

Andoainerako noranzkoan, Berastegiko lotunetik itxiko dute errepidea, eta Iruñerako noranzkoan, berriz, Andoaingo Sorabillako lotunetik.

Belabietako tuneleko lanak. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Belabietako tuneleko lanak
Belabietako tuneleko lanak. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-15 errepidea itxi egingo dute apirilaren 20tik 21erako gauean, Andoainerako noranzkoan, Berastegiko lotunetik, eta Iruñerako noranzkoan, Sorabillakotik, Belabietako tunelean egiten ari diren obren ondorioz.

Egin beharreko lanen artean, tunelaren segurtasun-instalazioetarako kontrol-sistema berria instalatzea dago. Horretarako, zirkulazioa erabat eten beharko da bi noranzkoetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak astearte honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Autobia bi noranzkoetan itxiko dute apirilaren 20ko 22:00etatik apirilaren 21eko 06:00etara.

Andoainerako noranzkoan, etena dela eta, A-15eko erabiltzaileek beste ibilbide batzuk hartu beharko dituzte. Nafarroatik Gipuzkoarako ibilbide luzeetarako, gomendatu dute N-I errepidea erabiltzea Altsasuraino, eta Irurtzunen A-10 errepidea (Sakanako autobia) hartzea .

Berastegi, Elduain edo Berrobirako, esaterako, A-15 autobideko erabiltzaileek Berastegiko loturan biratu ahal izango dute, eta GI-2130 errepidetik (Tolosatik Leitzarako bidea) jarraitu helmugara arte.

Gipuzkoatik Nafarroarako ibilbide luzeetarako, Iruñerako noranzkoan izango den etenaren ondorioz, A-15 errepidearen erabiltzaileek N-Ietik jarraitu beharko dute, Gasteizerako noranzkoan, Altsasuraino, eta A-10etik (Sakanako Autobidea) jarraitu, Irurtzunera arte.

Lekunberri edo Leitza helmuga duten ibilgailuek GI-2135 errepidea (Tolosatik Lekunberrirako errepidea) erabili ahal izango dute Tolosatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Iruñea Gipuzkoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Andoain Albisteak A-15 azken ordukoa