Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen bikotekideei eraso egiteagatik

Erasoetako bat ostatu batean gertatu zen, eta bestea, Alde Zaharrean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak bi gizon atxilotu zituen asteburuan Gasteizen, bikotekidea jotzea leporatuta.

Larunbatean, 47 urteko gizon bat atzeman zuten, bikotekideari ostatu batean eraso egin izana leporatuta, Udalak ohar bidez gaur jakinarazi duenez. Igandean, berriz, 45 urteko gizon bat atxilotu zuten Alde Zaharrean, bikotekideari eraso egitea egotzita.

Horrez gain, 20 eta 30 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten, urruntze-aginduak urratzeagatik.

Halaber, Murtziako epaitegi batek aginduta, 48 urteko gizon bat ere atxilotu zuten asteburuan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa