Gizartea -
TRAFIKOA
Bi ibilgailuk istripua izan dute N-1ean, Lasarte-Orian, bidera erori den zuhaitz bat tarteko
Pertsona bat zauritu da. Hasiera batean errepidea guztiz itxi badute ere, dagoeneko zirkulaziorako berrezarri dute.
EITB MEDIA
Azken orduetako euriaren ondorioz, zuhaitzak eta adarrak errepidera erori dira, eta horrek zirkulazioa zaildu du gaur goizean hainbat tokitan.
Bidera erori den zuhaitz bat tarteko, bi ibilgailuk istripua izan dute goizeko lehen orduan N-1 errepidean, Lasarte-Orian, Donostiarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez. Ezbeharrean pertsona bat zauritu da.
Hasiera batean errepidea guztiz itxi badute ere, 08:00etarako zabaldu dituzte errei guztiak.
Bestalde, beste zuhaitz bat erori da N-634 errepidean, Zumaian, Narrondo auzoan, eta trafikoa mantso dabil bi norabideetan.