Gizartea -
Eskolak
2.000 ikaslek jaso dute elkarbizitzarako hezkuntza EAEn
Giza-eskubideen urraketen biktima "guztiei" elkartasuna eta babesa ematea eta indarkeria justifikatzen dutenekiko kritika sustatzea du helburu Jaurlaritzaren egitasmoak.
Erredakzioa
EAEko 2.000 ikasle baino gehiagok jaso dute azken lau hilabeteetan Eusko Jaurlaritzak sustatutako elkarbizitza demokratikorako hezkuntzaren adierazpena.
Datu horren berri eman du Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak Bilbon. Celaak bilera egin du adierazpena sinatu zuten elkarte eta taldeekin Bilboko Carlton Hotelean. Abenduaren 30ean aurkeztu zuten "Carltoneko Konpromisoa" izeneko adierazpena eta gaur atxikimendu gehiago jaso dituzte.
Giza-eskubideen urraketen biktima "guztiei" elkartasuna eta babesa ematea eta indarkeria justifikatzen dutenekiko kritika sustatzea du helburu Jaurlaritzaren egitasmoak.
Isabel Celaa sailburua gustura agertu da ekimen horri esker "garai berriko egoeraren abangoardian" dagoelako EAEko hezkuntza, ETAk armak uztea erabaki ondoren.