Gizartea -

droga trafikoa

Kolonbiako ELNko kide bat atxilotu dute Bilbon, AEBn biziarteko kartzela zigorra zuena

Gizona Kolonbiako Askapen Nazionalerako Armadako kidea zen, eta Estatu Batuak haren atzetik zebiltzan, droga trafiko delitu batengatik.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du Bilbon, droga trafiko delitua egotzita. Biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten AEBn, eta haren atzetik zebiltzan. Gizonak kokaina ekoitzi eta garraiatu zuen Kolonbiatik, 2020ko otsailetik 2021eko martxora, eta bidalketetako batean 57 kilo garraiatzera iritsi zen, Polizia Nazionalaren arabera.

Azaldu dutenez, atxilotua Kolonbiako Askapen Nazionalerako Armadako (ENL) kidea zen. "Parte hartze aktiboa zuen sare kriminal horretan", eta Estatu Batuak haren atzetik zebiltzan droga trafiko delituagatik. Gainera, biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten.

2020ko otsailaren eta 2021eko martxoaren artean, kokaina ekoitzi eta garraiatu zuen, Kolonbiatik Estatu Batuetara. Bidalketa horietako batean, 57 kilogramo eraman zituen.

Era berean, beste bidalketa batzuetan koordinazio lanez arduratzen zen. Horretarako, Poliziaren datuen arabera, "baliabide sofistikatuak erabiltzen zituen, besteak beste; aireontziak eta itsasontziak, guztiak hondo bikoitzarekin, droga ezkutatzeko".

Atxilotua kide den kartela, ELN, "aktiboenetako bat" da nazioarteko mailan. Polizia Nazionaletik azaldu dutenez, zenbait kontinentetan aritzen da eta kokaina sorta handiz hornitzen ditu, "arrisku maila eta 'kobrantza bulegoekin' dituzten harreman sareak ahaztu gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Euskal hiriburuak Bizkaiko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Kolonbia