Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bi lagun atxilotu dituzte Bilbon eta Basaurin indarkeria matxistagatik

Atxilotuetako batek aurrekariak ditu antzeko gertaerengatik, eta besteak ere, aurretik, bere bikotekide ohiari mehatxu egin izan zion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu Bilbon eta Basaurin emakumeen aurkako indarkeriagatik. Bilbon, atxilotuak, bikotekideari eraso egin zion, eta Basaurin, gizonezko batek mehatxu egin zion bikotekide ohiari.

07:00etan, emakume batek bizilagunari eraso egin ziotela ohartarazi zion Ertzaintzari. Bilboko Uribarri auzoan gertatu zen erasoa eta bertara joan ziren ertzainek zaurituta zegoen emakumea aurkitu zuten. Besoetan ume txiki bat zeraman, eta ezpainak handituta eta lepoan ubeldura bat zuen. Biktimaren arabera, 2010etik tratu txarrak pairatu ditu.

Etxebizitzara sartu eta Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuen emakumeen aurkako delitua egotzita. Atxilotuak aurrekariak zituen antzeko gertaerengatik.

Bestetik, 40 urteko gizonezkoa, Basaurin atxilotu zuten atzo arratsaldean bikotekide ohiari mehatxu egiteagatik. Biktimaren arabera, bananduta egon arren, gizonezkoak mehatxu egiteko aprobetxatzen du alaba bisitatzen duen bakoitzean, nahiz eta urruntze agindua duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea