Gizartea -
ARABA
Sute batek kalte material handiak eragin ditu Laudioko Maderas de Llodio enpresan
Suhiltzaileek sua itzali dute, baina ingurua hozten geratu dira. Ez da inor zauritu.
EITB MEDIA
Goizaldean Laudioko Maderas de Llodio enpresan piztu den suteak kalte material handiak eragin ditu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak astelehen honetan jakinarazi duenez. Sua itzali dute eta ez da inor zauritu.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, herritar batek deitu du 05:30ean Santa Kruz industrialdean dagoen lantegiak su hartu duela esanez. Suak konpainiaren hozte dorrea harrapatu du. Ikerketa hasi dute sua zerk eragin duen argitzeko.
Arabako eta Bizkaiko suhiltzaileak 07:50erako hartu dute sua mendean, baina ingurua hozten geratu dira. Suhiltzaileak ez ezik, osasun langileak eta ertzainak ere bertaratu dira.
Duela hilabete, martxoan, beste sute bat izan zen enpresa horretan bertan.