Gizartea -

sanferminak 2022

2022ko San Fermin jaiak iragartzeko kartel finalistak

Maiatzaren 4ra arte egongo da botoa emateko aukera, eta hurrengo egunean, maiatzaren 5ean, aurtengo sanferminetako kartel irabazlearen izena ezagutuko dugu. Epaimahaiak 10 kartel finalista aukeratu ditu lehiaketan parte hartu duten 601 lanen artean.

2022ko San Fermin jaiak iragartzeko kartel finalista
2022ko San Fermin jaiak iragartzeko kartel finalista
2022ko San Fermin jaiak iragartzeko kartel finalista

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022ko San Fermin jaietako kartela hautatzeko lehiaketarako 10 finalistak aukeratu dituzte dagoeneko. Gaurtik aurrera, iruindarrek 2022ko sanferminak iragarriko dituen kartel gogokoenaren aldeko botoa eman dezakete, eta maiatzaren 4ra arte izango dute gustukoen duten kartela hautatzeko aukera.

Hurrengo egunean, maiatzaren 5ean, jakinaraziko da aurtengo jaietako kartela hautatzeko lehiaketa zeinek irabazi duen. Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako 601 lanetako 10 aukeratu ditu, eta, azaldu duenez, azken 20 urteetako bigarren parte-hartzerik altuena izan da aurtengoa; 2004an 622 lan jaso zituzten.

"Oso pozik gaude parte-hartzearekin", esan du Maria Garcia-Barberena Kultura eta Berdintasun zinegotziak. Epaimahaiak, bere aldetik, "lanen kalitate handia" azpimarratu du.

Nola bozkatu?

Botoa online eman daiteke San Fermin jaien webgunean, Civivox aretoetan edo 010 edo 948 42 01 00 telefonoen bidez. Bitartean, kartelak Civivox Condestablen egongo dira ikusgai.

Hauek dira 2022ko San Fermin jaiak iragartzeko kartel finalistak:

1: "Beti bezala"

'Beti bezala'. Cartel finalista para anunciar las fiestas de San Fermín 2022

2: "Emoción"

'Emoción'. Cartel finalista para los sanfermines 2022

3: "Vuelta a la fiesta"

'Vuelta a la fiesta'. Cartel finalista para los sanfermines 2022

4: "1087"

'1087'. Cartel finalista para los sanfermines 2022

5: "2022"

'2022'. Cartel anunciados de las fiestas de San Fermín 2022

6: "Por fín de vuelta"

'Por fin de vuelta'. Cartel finalista para los sanfermines 2022

7: "Preparada"

'Praparada'. Cartel anunciador de las fiestas de San Fermin 2022

'Corre San Fermín'. Cartel finalista para fiestas de San Fermín 2022

'Venid a la fiesta'. Cartel finalista para fiestas de Samn Fermín 2022

10: "La fiesta somos todos"

'La fiesta somos todos'. Cartel finalista para anuncias las fiestas de San Fermín 2022

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Iruñeko Udala