Gizartea -

Metodo berria

Kolon minbizia antzemateko sistema fidagarri bat lortu du Bizkaiak

Test berri hau odol analisien bitartez egiten da eta era honetan, gaixotasuna hasierako fasean antzematea ahalbidetu nahi du frogak.

Osakidetzaren kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio programa. EITB
Osakidetzaren kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio programa. EITB
Osakidetzaren kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio programa. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoak, EHUrekin eta Gurutzetako ospitalearekin elkarlanean, kolon eta ondesteko minbizia antzemateko sistema bat patentatu du, odolean dauden adierazgailu genetikoen emaitzen bitartez.

Ohar baten bitartez, Bizkaiko zentro teknologikoak metodo berriaren nondik norakoak azaldu ditu , eta egun gorozkietan odol-kopuru txikiak antzemateko egiten diren testak baino fidagarritasun handiagoa duela adierazi dute. Gainera, kolonoskopiak egitea ekidin dezake. Kolon eta ondesteko minbizia sintomarik gabeko gaixotasuna da lehen fasean. Osakidetzaren datuen arabera, 2008an 1.600 pertsoni antzeman zitzaion gaixotasuna EAEn, eta horietatik 300 lagun hil ziren.

Orain arte FOBT izeneko sistema erabili izan da, hau da, gorozkietan begiekin ikusi ezin den odol-kopuru txikiak antzemateko metodoa. 50 urtetik gorakoen artean egiten dira frogak batik bat.

Hala ere, askok muzin egiten diote test honi eta kolonoskopiak egitera bidaltzen dituzten % 65, gainera, gezurrezko positiboak izaten dira. Metodo honi esker, ordea, kopurua % 2ra gutxituko litzateke.

Proiektuko arduradunen arabera, test berri honek 150 euro balioko du, FOBTa baino garestiagoa "baina fidagarritasun handiagoa du, eta ondorioz, osasun publikoari aurreztea ahalbidetuko lioke, gezurrezko positiboak ematen dituzten kolonoskopiak ekidin ahal izango direlako".

Froga berri hau odol analisiaren bitartez egiten da eta gaixotasuna hasierako faseetan antzematea ahalbidetzea espero du, ondorioz, kolon eta ondesteko minbiziak eragiten duen heriotza-tasa gutxituko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea