Gizartea -

Nafarroa

Hondarribiko 48 urteko motor gidari bat hilda topatu dute Zubietan, troka batean

Gidaria buelta bat ematera atera omen zen atzo arratsaldean, eta etxera itzultzen ez zela ikusita, desagertzea salatu zuen familiak. Bart aurkitu dute.

Motor gidari bat hilda aurkitu dute Zubietan, amildegi batetik behera erorita

0:44

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako suhiltzaileek eta Foruzaingoaren agenteek motor gidari bat hilda topatu dute N-170 errepideko troka batean, Zubieta parean (Nafarroa), Foruzaingoak jakinarazi duenez. Hildakoa 48 urteko hondarribiar bat da, polizia iturrien arabera.

Gidaria motorrean buelta bat ematera atera zen atzo arratsaldean, eta etxera itzultzen ez zela ikusita, desagertzea salatu zuen familiak 23:00ak aldera.

Sakelakoaren seinalearen bitartez, goizaldean topatu dute gorpua, Ezkurra ibaitik gertu.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripua argitzeko. Itxura guztien arabera, motorra bidetik atera eta troka batera amildu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Herriak eta Hiriak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Suhiltzaileak Trafiko istripuen biktimak