Gizartea -

Osasuna

Jatetxeetan alkoholik gabeko dieta mediterraneoa sustatzeko gomendioa eman du Osasun Ministerioak

Aholku sorta bat ematen duela errepikatzeko ohar bat igorri behar izan du Ministerioak. "Ez dira debekuak, beraz, gezurra da eguneko menuetatik ardoa edo garagardoa debekatuko dituztela", azpimarratu du.

Gasteizko jatetxe bat. Argazkia: EFE
Gasteizko jatetxe bat. Argazkia: EFE
Gasteizko jatetxe bat. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jatetxeetan alkohol kontsumorik gabeko dieta mediterraneoa sustatzeko gomendioa eman du Osasun Ministerioak. Era berean, establezimenduek, besterik adierazi ezean, iturriko ura eskaintzeko betebeharra arautzea eskatu du Ministerioak.

Osasun Kardiobaskularreko Estrategiaren (Escav) zirriborroa egin du batzorde zientifiko batek. Makina bat elkartek eta espezialistak osatu dute batzordea, tartean, kardiologo, familiako mediku edo ZIUko medikuek. Bestalde, batzorde instituzionala Osasun eta Kontsumo ministerioetako eta erkidegoetako teknikariek osatu dute.

Aholku sorta bat ematen duela errepikatzeko ohar bat igorri behar izan du Ministerioak. "Ez dira debekuak, beraz, gezurra da eguneko menuetatik ardoa edo garagardoa debekatuko dituztela", azpimarratu du.

Hala ere, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak txio bat argitaratu du ardo kopa baten irudiarekin eta hurrengo mezuarekin: "Ardo on bat, Gobernuko jauntxoek debekatu nahi dutena".

Adituek zirriborroan bizitza estilo osasungarria proposatzen dute, gaixotasun kardiobaskularrak saihesteko.

32 helburu 8 ardatzetan

Horretarako, 32 helburu 8 ardatz nagusitan zatitu dituzte, gaixotasun horien eragina murrizteko eta herritarren artean osasun kardiobaskularra sustatzeko.

Horrela, bizitza estiloko arrisku faktore nagusiak saihestu nahi dituzte, guztiak prebenitu daitezkeelako (biologikoak, aldiz, adina edo sexua esterako, ezin dira aldatu): elikadura ez osasungarria, sedentarismoa eta ariketa fisiko falta, eta tabako eta alkohol kontsumoa.

Xede horrekin, aholku zerrenda luze bat egin dute. Besteak beste, "administrazio publikoko erakundeetan eta hezkuntza zentro guztietan, publiko zein pribatuetan, dauden banagailu eta kafetegietan elikagai eta edarien edukia eta presentzia arautzea, gehienbat produktu osasungarriak eta alkoholik gabeko edariak eskaintzeko", gomendatu dute.

Era berean, "jatetxeekin elkarlanean dieta mediterraneoa sustatu elikadura eredu osasungarri gisa, alkohol kontsumorik gabe" edo "besterik adierazi ezean, jatetxeetako menuetan txorrotako ura eskaintzeko betebeharra", eskatu dituzte.

Gogorarazi dutenez, alkoholak osasun kardiobaskularrari mesederen bat egiten diola zabaldu zen iraganean, baina " ez da hilkortasuna orekatzeko nahikoa, eta ondorioz, arrisku faktoretzat jo behar da".

Horrela, 25 eta 49 urte arteko biztanleen heriotza arrazoi nagusia da munduan. Alkoholaren kontsumoak 15.489 heriotza eragin zituen 2010-2017 epean, hildakoen % 74 gizonezkoak zirelarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuak Jatetxeak Elikadura osasungarria albisteak Tabernak Dietei buruzko albisteak