Gizartea -

Ikerketa

Bilboko lau gizonen ustezko hiltzailearen bila jarraitzen du Ertzaintzak

Ertzaintzak gizonezko bat identifikatu du, eta haren bila dabil. Antza, ustezko hiltzailea Internet bidez jarri zen harremanetan biktimekin eta, droga eman ostean, banketxeko datuak lortu zituen, dirua lapurtzeko.

Ertzain bat ordenagailuan lanean. Argazkia: EITB MEDIA
Ertzain bat ordenagailuan lanean
Bilboko ustezko hiltzailearen bila jarraitzen du Ertzaintzak

1:8

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza Bilboko lau gizonen ustezko hiltzailearen bila dabil. Gizonezkoa identifikatu du, baina oraindik haren bila dabil. Auzia sekretupean dago eta beste hiru heriotza ikertzen ari dira. Biktima guztiak gizonak dira, 2021eko urte amaieran jaso zituzten erasoak, eta heriotza naturaltzat jo zen.

EITB Mediak jakin ahal izan duenez, urrian 43 urteko gizon ondarroar bat hil ondoren norbaitek hildakoaren dirua bankutik atera zuela ohartu ziren senideak. Bilbon bizi eta musika irakaslea zen, eta Zazpikaleetako bere etxean aurkitu zuten hilik.

Antza denez, bilatzen ari diren gizona Internet bidez, homosexualen aplikazio baten bitartez, jarri omen zen harremanetan biktimarekin eta, droga eman ostean -extasi likidoa autopsiaren arabera-, banketxeko datuak lortu zituen, eta dirua lapurtu. Ertzaintzak, gertatutakoaren ustezko egilea identifikatu ondoren, gizona topatzeko bilaketa hasi du.

Horrez gain, ikerketa abiatuta, Ertzaintzak heriotza hau Bilbon izan diren beste kasu batzuekin lotu ditu. Hasieran, heriotza naturalak ziruditen, baina baliteke hilketa kasuak izatea, hori dela eta, beste hiru lagunen kasuak ikertzen ari dira, denak Bilbon gertatutakoak. Heriotzak iraila eta urria bitartean gertatu ziren.

Ikerketan oso garrantzitsua izan da gizon baten testigantza. Abenduan ihes egin zuen erasotzailearen eskuetatik, eta auzotarrei laguntza eskatu zien.

Bilboko ustezko hiltzaileak erabilitako droga estasi likidoa izenez ezagutzen da
Bilboko ustezko hiltzaileak erabilitako droga estasi likidoa izenez ezagutzen da
Bilboko ustezko hiltzaileak erabilitako droga estasi likidoa izenez ezagutzen da

1:5
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa Albisteak Krimenak azken ordukoa Lea-Artibai azken ordukoa