Gizartea -

bizkaia

Sutea izan da Bilbo erdiguneko itsaskitegi batean

Sugarrek ke beltz lodia eragin dute, eta hogei bat minutura itzali dituzte.

Suhiltzaileak, sutea piztu den jatetxearen kanpoaldean. Argazkia: EITB Media
Suhiltzaileak, sutea piztu den jatetxearen kanpoaldean. Argazkia: EITB Media
Suhiltzaileak, sutea piztu den jatetxearen kanpoaldean. Argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo erdiguneko Serantes itsaskitegiko sukaldean piztutako sutea itzali behar izan dute suhiltzaileek, igande eguerdian. Bizkaiko hiriburuko Udalak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu.

Igande honetako hamabiak baino minutu batzuk lehenago sortu dira sugarrak Mazarredo Zumarkaleko lokalaren barrualdean, eta ke beltz lodia eragin dute.

Zenbait suhiltzaile bertaratu dira orduan, eta trafikoa ere moztu behar izan dute, sua hogei bat minutu beranduago itzali arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da Bilbon? Euskal herriak Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Suteak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Suhiltzaileak azken ordukoa