Gizartea -
Murrizketak hezkuntzan
Wert:'Eroak ginateke sistemaren kalitatea mantendu nahi izango bagenu'
Erkidegoek hezkuntza sistema mantentzeko gai ez direla onartu dutela esan du Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak.
Erredakzioa
Iragarritako neurriak Gobernuak martxan jarri nahi duen hezkuntza sistemaren erreforma ez direla azaldu du ministroak. ''Garai latzetan neurri zailak'' direla onartu du ministroak.
Senatuan egin ditu adierazpenok Wertek, Gobernuaren kontrolerako saioan. Hezkuntza arloan 3.000 milioi euro aurrezteko neurriak izan dituzte neurri handi batean hizpide saio horretan. Sozialisten hitzetan, hezkuntza sistema publikoaren ''kitapena'' da hau, eta murrizketek sistema horren kalitatea mantentzeko balioko ez dutela salatu dute.
'Eroak ginateke sistemaren kalitatea mantendu nahi izango bagenu', esan du Wert ministroak.