Gizartea -
ERASOA
San Jorge jaietan gertatutako bortxaketa gaitzetsi du Santurtziko Udalak
Gainera, 5 minutuko elkarretaratzea egin dute eguerdian udaletxe aurrean. Erasoa arrantza-portuko plazan izan zen, 03:30 aldera, kontzertuen gunean.
EITB MEDIA
Santurtziko Udalak "gaitzetsi" egin du asteburuan San Jorge jaietan izandako bortxaketa, eta elkarretaratzea egin du eguerdian udaletxe parean.
Udaleko bozeramaileen batzordeak bilera egin du astelehen goizean, asteburuan gizon batek herriko gizon bat bortxatu duela jakin eta gero.
Horrelako gertakari baten aurrean, bozeramaileen batzordeak "gaitzespen irmoa" adierazi du "aho batez", eta azpimarratu du Santurtzin ez dutela lekurik "inoren borondatearen aurkako horrelako jarrerek".
Gainera, 5 minutuko elkarretaratze isila egin dute udaletxe aurrean, eta "herriko elkarteek helburu honekin berarekin antolatutako bestelako ekitaldiak" babestuko dituela adierazi du.
Erasoa arrantza-portuko plazan izan zen, 03:30 aldera, San Jorge jaiak ospatu baitituzte Bizkaiko udalerrian igandera arte, eta gune horretan hainbat kontzertu izan dira. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.