Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat auzipetu dute Durangon, bikotekidearen heriotzaren ostean
Emakumea bosgarren solairuko leihotik erorita hil zen eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gizonak emakumea bere borondatearen kontra etxean atxiki ote zuen jakiteko.
Erredakzioa
Gizonezko bat auzipetu dute Durangon (Bizkaia) bikotekidea bere borondatearen kontra etxean atxikitzea leporatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. 23 urteko emakumezkoa asteburuan hil zen bosgarren solairuko leihotik erorita.
Ertzaintza ikertzen ari da emakumeen kontrako indarkeria kasu bat izan ote den eta gizonak emakumea bere borondatearen kontra atxiki ote zuen.
Atzo, biktimaren lagunek eta senideek elkarretaratzea egin zuten Durangon gertakaria argitzea exijitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea