Gizartea -
Bilbon eta Barakaldon
6 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, sexu-esplotazioa egotzita
Operazioaren ondorioz, 16 emakume askatu dituzte; paraguaitarrak eta boliviarrak, gehienak.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak emakumeak prostituziora behartzen zituen sare bat desegin du Bizkaian eta sei lagun atxilotu ditu.
Orain 16 egun amaitu zuten operazioa, eta 16 emakume askatu zituzten; gehienak, Paraguai eta Boliviakoak.
Mehatxu bidez, prostituitzera eta drogak hartzera behartu zituzten, eta dokumentazioa kendu zieten.
Bilboko Deustu auzoko lokal bat prostituziorako erabiltzen zen susmoa zuten eta ondorioz, Polizia tokia miatzera joan zenean, sarea antzeman zuten.
Operazioak irekita jarraitzen du eta Interpolekin elkarlanean, gazteen sorterriekin lotura duten eta sarean zerikusirik duten beste lagun batzuk ikertzen ari dira.