Gizartea -

Ikerketa baten arabera

Bizkaiko Aldundia, 'erakunde gardenena'

Bizkaia eta Tarragona dira gardentasunean notarik altuena lortu duten bi aldundiak. Toledo eta Teruel, ordea, batez besteko notatik oso urrun gelditu dira.

Bizkaiko Aldundia. EITB
Bizkaiko Aldundia. EITB
Bizkaiko Aldundia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundia Espainiako lurralde erakunderik "gardenena" aukeratu dute Madrilen egin den ekitaldi batean. Bertan, Nazioarteko Gardentasuna gobernuz kanpoko erakundeak eginiko azterketaren ebaluazioa egin dute.

Espainiako 45 aldundi aztertu dituzte, horien artean, EAEko hirurak.

Bost eremu ikertu dira: erakundearen beraren informazioa; herritarrekiko harremanak; gardentasun ekonomiko eta finantzarioa; zerbitzuen kontratazioa eta udalen laguntzarako zerbitzuak. Denera 80 adierazle hartu dituzte kontuan eta lortutako notaren arabera sailkapen bat egin dute.

Bizkaiarekin batera, Tarragonak eskuratu du notarik onena. Bikaintasunetik urrun, Toledo eta Teruel.

Adierazle honen arabera, Bizkaiak ehunetik 95eko nota eskuratu du, eta Tarragonek 92,5.

Zazpi aldundik, ordea, ez dute azterketa gainditu. Toledoko eta Terueleko aldundiez gain, probintzia hauetako aldundiek lortu dute kalifikazio eskasena: Zaragoza, Huelva, Tenerife, Valentzia, Guadalajara, Ourense eta Avila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea