Gizartea -

indarkeria matxista

20 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, emakume bati sexu erasoa egiteagatik

Polizia-etxera eraman dute atxilotua, emakume bati sexu erasoa egin izana leporatu ondoren. Ustez, biktima etxera itzultzen ari zela hurbildu zaio.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gazte bat atxilotu dute Donostian igande honetan, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Ustez, biktima etxera itzultzen ari zela egin dio eraso gizonak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Igande goizean gertatu da, Segurtasun Sailak zehaztu gabeko toki batean. Ertzaintzaren zenbait patruila bertaratu dira, erasoaren berri izan ondoren.

Zenbait agentek biktima artatu bitartean, beste batzuk susmagarriaren bila ibili dira. Laster aurkitu eta atxilotu dute, emakumeak emandako deskripzioarekin bat zetorrela ikustean.

Polizia-etxera eraman dute atxilotua eta, izapideak amaituta, epailearen esku utziko dute Donostiako Guardiako Epaitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Euskal herriak Gipuzkoa EAE Gizartea albisteak Indarkeria matxistaren biktimak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Matxismoa Sexu erasoak