Gizartea -

INDAKERIA MATXISTA

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea erasotzeagatik

Arratsaldeko lehen orduan hainbat pertsonak Udaltzaingora deitu zuten, gizonezko batek bikotea kalean erasotzen zuela ikusi ostean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko udaltzaingoak jakitera eman du atzo 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuela indarkeria matxista leporatuta, bikotekidea erasotzeagatik.

Arratsaldeko lehen orduan hainbat pertsonak Udaltzaingora deitu zuten, gizonezko batek bikotea kalean erasotzen zuela ikusi ostean. Herritarrek ohartarazi zuten, gainera, elkarrekin joan zirela etxera.

Bikotearen etxera bertaratu zen udaltzaingoa, eta erasoaren zantzuak atzeman zizkioten emakumeari. Ondorioz, gizonezkoa atxilotuta eraman zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gasteizko Alde Zaharra