Gizartea -

IKERKETA

Etxebizitza bat miatu dute Bilbon ustezko serie hiltzailearen kasuarekin lotura duelakoan

Itxura guztien arabera, aipaturiko etxebizitzak zerikusia du biktimetako batekin. Miaketa Bilbo Zaharreko Olano kalean egin da eta Ertzaintzak bi poltsa atera ditu bertatik, materialarekin.

Bilboko ustezko hiltzailearen biktima izan litekeenaren etxebizitza bat miatu du Ertzaintzak

0:43

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza bat miatu dute Bilbon, ustezko serie hiltzailearen kasuarekin lotura duelakoan. Itxura guztien arabera, aipaturiko etxebizitzak zerikusia du biktimetako batekin. Ertzaintzak bi poltsa atera ditu bertatik, materialarekin. Miaketa Bilbo Zaharreko Olano kalean egin da.

Ertzaintzaren Polizia Zientifikoa atzo hasi zen etxea miatzen kasuarekin lotutako froga gehiagoren bila eta ostegun eguerdian amaitu du etxebizitza arakatzen.

Segurtasun Sailak ez du miaketaren inguruko xehetasunik eman, baina bizilagun batek EITB Mediari jakinarazi dionez, pisu horretan 40 urte inguruko gizon bat bizi zen eta joan den urrian hil zen bat-batean.

Ustezko hiltzailea ez da miaketan egon, eta Barakaldoko espetxean dago asteburuaz geroztik, joan den ostegunean bere burua entregatu eta gero. Ihes eginda zegoen. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, gaztea 2019an heldu zen Euskadira Bruselatik

Bilbon egindako balizko sei krimen ikertzen ari da Ertzaintza, besteak beste, ustezko homizidio bat eta bi saiakera.

  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bilbon? Zer gertatu da gaur Bizkaian? Delituak bideoak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak