Gizartea -

DATUAK

Urtean 200 eta 220 transplante egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoan

1986tik 2021era, giltzurrunetako 4.401 transplante, gibeleko 1.658, bihotzeko 439, biriketako 250 eta hezur-muineko 2.349 egin dira.

Organo trasplantea egiteko ebakuntza. Egile eskubiderik gabeko irudia
Organo trasplantea egiteko ebakuntza
Organo trasplantea egiteko ebakuntza. Egile eskubiderik gabeko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ospitaleetan 200 eta 220 transplante egiten dira urtean, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. Azken 35 urteetan, 1986 eta 2021 artean, 9.097 organo eta hezur-muin transplante egin ziren.

Trasplante motak

Giltzurrunekoak 4.401

Gibelekoak 1.658

Bihotzekoak 439

Biriketakoak 250

Hezur-muinekoak 2.349

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako sailburuak azpimarratu duenez, azken urteetan nabarmen igo da Euskadin organo emaileen kopurua. 1980ko hamarkadan milioi bat biztanleko 7 eta 15 organo emaile zeuden eta azken bost urteetan 50era igo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Osasunari buruzko albisteak