Gizartea
Eguraldia
Termometroak 10 ºC jaitsi dira bat-batean, enbataren ondorioz
EITB Media
Gorlizko (Bizkaia) hondartzaren txosna batean kalteak utzi ditu enbatak, baina ez da inor zauritu.


Enbatak eta 10 minutuan 10 ºC arteko jaitsierak eragin ditu termometroetan, Euskalmetek jakinarazi duenez.
Tenperatura 10 minutuan 10 gradu jaitsi da Mungiako (Bizkaia) estazioan. Gainera, 54,7 kilometro orduko ufadak izan dira Matxitxakon, 61,4 kilometro ordukoak Almiken (Bermeo, Bizkaia), 44,8koak Mutrikun (Gipuzkoa) eta 77,4koa Santa Klaran (Donostia). Gipuzkoako kostaldean ekaitza da jadanik.
#AbisuHoria #enbata
— Euskalmet (@Euskalmet) May 18, 2022
¿ Amaitu da abisu horia enbatagatik.
¿ Finalizado aviso amarillo por galerna. pic.twitter.com/xeqa0ICISS
Gorlizko (Bizkaia) hondartzaren txosna batean kalteak utzi ditu enbatak, baina ez da inor zauritu.
La #galerna provoca daños en un chiringuito de la playa de #Gorliz , sin causar daños personales entre los clientes. #AvisoAmarillo @Euskalmet pic.twitter.com/NGichluBGl
— Iker Salgado (@ikersalgadoser1) May 18, 2022
Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea abisu horian egon da enbataren ondorioz, 20:00ak arte. Dagoeneko abisua bukatu da.
17:00ak zirenean euri tanta potoloak hasi dira erortzen Donostian, eta Ondarretako hondartzatik jendeak ihes egin du. Ez du luze bota, baina nahikoa izan da arratsaldeko plana aldatzeko. Atertu duenean, eguzkia berriro, eta batzuek bueltatzea erabaki dute.
Bestalde, Gipuzkoako ekialdeko mendi inguruetan ekaitzak jo du. Ondoren, trumoi-ekaitza lurralde historikoko ipar-ekialdera mugitu da.
#Orain #Ahora
— Euskalmet (@Euskalmet) May 18, 2022
¿ Trumoi-ekaitza Gipuzkoako ipar-ekialdean da.
¿ La tormenta se ha movido hacia el noreste de Gipuzkoa. pic.twitter.com/fn2uOY2VLn
Ekaitza izan dute baita Nafarroa iparraldean ere, Doneztebe eta Baztan inguruan.