Gizartea -
Kontzertuak
Camela, Duo Dinamico, Dvicio eta Huntza taldeak Sestaoko Jaietan egongo dira
Barrakak, txosna gunea eta haurrentzako jarduerak bueltatuko dira.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kontzertuak bueltatuko dira Sestaoko San Pedro jaietara ekainaren 23tik uztailaren 3ra arte, pandemiaren ondorioz bi urtez bertan behera geratu eta gero.
Momentuz antolatu diren kontzertuak hurrengoak dira:
- Ekainak 23, osteguna: Korrontzi eta herriko taldeak
- Ekainak 24, ostirala: El Menton de Fogarty
- Ekainak 28, asteartea: Camela
- Ekainak 30, osteguna: Dvicio
- Uztailak 1, ostirala: Huntza
- Uztailak 2, larunbata: Duo Dinamico
Halaber, jaietara bueltatuko dira barrakak, txosna gunea, haurrentzako jarduerak, kuadrillak eta jai egitaraua osatzen duten gainerako ekintzak.
2019ko udan ospatu ziren azkeneko aldiz herriko jaiak Sestaon. 2020an ez zen jarduerarik izan, eta 2021ean ordezko programa txiki bat antolatu zen Kasko Plazan.