Gizartea -
Badajozen
Urte bateko kartzela zigorra, bi txakurkume torturatzeagatik
Halaber, animaliekin zerikusia duen lanpostua betetzeko lau urteko gaitasungabetzea ezarri diote.
Erredakzioa
Badajozeko epaitegi batek urte bat eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Nicolas Buiga Buenori bi txakurkume torturatzeagatik. Epaileak "etxeko animaliari tratu txarrak" ematea egotzi dio, eta animaliekin zerikusia duen lanpostua betetzeko lau urteko gaitasungabetzea ezarri dio ere.
Epailearen arabera, gizonaren "asaldura psikikoa" zirkunstantzia aringarria da. Era berean, 3.285,20 euroko isuna ordaindu beharko dio txakurkumeak hartu zituen albaitarien klinikari.
Txakurkume horietako bat hil zen, eta besteak ondorio fisiko eta psikologikoak ditu.
Nicolas Buiga Bueno apirilaren 19an epaitu zuten, Badajozen, 2009an animaliak torturatzeagatik eta ontzi batean uzteagatik.