Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakumeen kontrako indarkeria kasuak bikoiztu dira 10 urtetan EAEn

3.395 salaketa egon ziren iaz, aurreko urteko datuak kontuan hartuz, salaketak % 14 igo dira, Mariola Serranoren arabera, biktimek segurtasun neurriengan konfiantza handiagoa daukate orain.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko indarkeria matxista kasuak bikoiztu egin dira azken hamar urteotan, 2002an 2.477 salaketa egon ziren eta 2011n, 4.858, Mariola Serranok, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Jaurlaritzaren Bulegoko buruak, gaur aurkeztu duen informearen arabera.

Serrano Legebiltzarrean mota horietako kasuak aztertzen dituen batzordearen aurrean agertu da, eta 2011n EAEn bi emakume erail izan zituztela gogorarazi du: Rosario Roman, Hernanin (Gipuzkoa) eta Daisy Mendoza Bilbon.

3.829 emakumeri eragin zien erasoek; % 76 bikotearen edo bikote ohiarengandik jasandako erasoak, % 19 familia barnean ematen den indarkeria eta % 5 sexu-askatasunaren aurkako delituak.

3.395 salaketa egon ziren iaz, aurreko urteko datuak kontuan hartuz, salaketak % 14 igo dira, Serranoren arabera, biktimek segurtasun neurriengan konfiantza handiagoa daukate orain.

Adina kontuan hartuz gero, biktimen % 28k eta erasotzaileen % 24k, 18 eta 30 urte bitartean dituzte. Bestalde, 31 eta 40 urte bitarteko emakumeek pairatzen dituzte eraso gehien.

Bizkartzainen eta atxilotuen datuak

2011ko abenduaren 31n, 59 emakumek bizkartzainen babespean zeuden; 28 emakume zaintzapean zeuden 24 orduz, 32k eskumuturrekoak izan zituzten eta 475ek Ertzaintzak utzitako telefono mugikorra zuten euren segurtasuna bermatzeko.

745 gizon atxilotu zituzten urruntze ordenak urratzeagatik. Iaztik, kartzelan dauden erasotzaileak kalera ateratzen direnean edo baimenen bat eskuratzen dutenean, biktimak eta Ertzaintza ohartarazteko zerbitzua dago martxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea