Gizartea -

Nafarroa

Arguedasen desagertuta zegoen pertsona baten gorpua topatu dute

Goizaldean aurkitu dute hilotza. Besteak beste, Nafarroako suhiltzaileak, Foruzaingoa, Arguedaseko bizilagunak eta senitartekoak aritu dira bilaketa lanetan.

Nafarroako suhiltzaileen hainbat ibilgailu. Argazkia: @bomberos_na
Nafarroako suhiltzaileen hainbat ibilgailu.
Nafarroako suhiltzaileen hainbat ibilgailu. Argazkia: @bomberos_na

E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arguedasen (Nafarroa) desagertuta zegoen pertsona baten gorpua topatu dute bart, Nafarroako suhiltzaileek sare sozialetan zabaldu dutenez.

Oraingoz, ez dute pertsona horren inguruko daturik edota heriotzaren arrazoien berri eman.

Honakoek parte hartu dute bilaketa lanetan: Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren agenteak, Nafarroako suhiltzaileak, Basozainak, Arguedaseko bizilagunak eta desagertutakoaren senitartekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Foruzaingoa Suhiltzaileak