Gizartea -

Iragarpena

Ostarte zabalak igande arratsalderako EAEn

Goizean zerua estalita esnatuko zaigu oraindik ere baina egunak aurrera egin ahala, ostearte zabalak izango ditugu hizpide. Astelehenean eguzkia izango dugu lagun eta tenperaturak gora egingo du.

Eguzkia indarrekin dator astelehenean. Argazkia: EITB
Eguzkia indarrekin dator astelehenean. Argazkia: EITB
Eguzkia indarrekin dator astelehenean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean eguraldiak hobetzeko joera hartuko du, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Goizean goiz zerua ia erabat estalita egongo da eta ipar partean bereziki tantaren bat bota dezake oraindik. Baina, orduak aurrera joan ahala, hodeitza zulatuz joango da eta arratsaldean ostarte ederrak irekiko dira. Nafarroan, Iruñerritik behera, goizean goizetik urdinguneak nagusituko dira. Tenperatura epelenak 15-20º ingurukoak izango dira.

Astelehena eguzkitsu dator. Goizaldean eta goizean goiz, hodei hondar batzuk geratu arren, ez dute luze iraungo eta eguzki giroa gailenduko da. Arratsaldeak aurrera egin ahala, bero-hodei batzuk garatuko dira, baina ez dute ondoriorik ekarriko. Haizea ahul eta iparraldetik ibiliko da. Tenperatura maximoek gora egin eta giro epelagoa izango dugu, termometroa eguerdi partean 20-23º-ren bueltan ibiliko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea