Gizartea -

Ikerketa

Bilboko ustezko hiltzailea Katalunian aritu ote zen ikertzen ari dira

Lekuko batek Esquadra Mossoei azaldutakoaren arabera, Bilboko krimenen ustezko egilea bere etxean egon zen, baina handik bota zuen drogatu egin nahi zuela ohartu zenean.  

Bilboko ustezko hiltzailea. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko ustezko hiltzailea. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko ustezko hiltzailea. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon hainbat lagun hiltzeagatik joan den maiatzaren 5ean atxilotutako gizonak Katalunian deliturik egin ote duen ikertzen ari dira, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Lekuko batek Esquadra Mossoengana jo zuen susmagarriaren argazkia komunikabideetan ikusi zuenean eta pasa den astean izan zen polizia-etxean bere testigantza emateko.

Agenteei azaldutakoaren arabera, susmagarria bere etxera gonbidatu zuen, baina berehala jabetu zen bera mozkortzea edo drogatzea zela haren helburua, eta etxetik bota egin zuen. Gertakari horiek 2020an jazo ziren.

Esquadra Mossoek Ertzaintzaren esku utzi dute txostena.

Ustezko hiltzailea bere kabuz joan zen Irungo komisaldegira bere bila ari zirela jakin zuenean. Han atxilotu zuten eta ondoren Basauriko kartzelara eraman zuten.

Ertzaintza homizidio bat, bi hilketa-saiakera eta bere garaian naturaltzat jo ziren hiru heriotza ikertzen ari da.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak