Gizartea -
'Elkartuz zabalduz' lelopean
Herri Urrats jaialdiak milaka euskaltzale bildu ditu Senperen
Herri Urratsen 29. edizioa izan da aurtengoa eta La Troba Kung Fu talde katalanak egin du abestia.
Erredakzioa
Milaka euskaltzalek hartu dute Senpereko aintzira, 'Elkartuz zabalduz' lelopean, 2012ko Herri Urrats jaialdiaz gozatzeko. Eguraldia lagun izan dute eta ekitaldi ofizialarekin hasiera eman diote festari Seaskako arduradunek.
Bertan, Lourdes Auzmendi hizkuntza politikarako sailburuordea eta François Maitia Akitaniako presidenteordea egon dira. Auzmendik Jaurlaritzaren konpromisoa iparraldearekin irmoa dela berretsi du eta François Maitiak Iparraldean helburua euskararen ofizialtasuna dela azpimarratu du.
Lau gune nagusi eta haurren txokoan, hamaika ikuskizun izan dira. Besteak beste, Ajne Duhalde, Gose, Su Ta Gar eta Zarama egon dira, baita aurtengo kanta osatu duen La Troba Kung Fu taldekoak ere.
Aurten, Herri Urratsi esker bilduko den dirua Kanboko Xalbador ikastolako lanen finantziazioa laguntzeko erabiltzea da xedea.
Milaka euskaltzalek hartu dute Senpereko aintzira, 'Elkartuz zabalduz' lelopean, 2012ko Herri Urrats jaialdiaz gozatzeko. Eguraldia lagun izan dute eta ekitaldi ofizialarekin hasiera eman diote festari Seaskako arduradunek. Bertan, Lourdes Auzmendi hizkuntza politikarako sailburuordea eta François Maitia Akitaniako presidenteordea egon dira. Auzmendik Jaurlaritzaren konpromisoa iparraldearekin irmoa dela berretsi du eta François Maitiak Iparraldean helburua euskararen ofizialtasuna dela azpimarratu du.Lau gune nagusi eta haurren txokoan, hamaika ikuskizun izan dira. Besteak beste, Ajne Duhalde, Gose, Su Ta Gar eta Zarama egon dira, baita aurtengo kanta osatu duen La Troba Kung Fu taldekoak ere.Aurten, Herri Urratsi esker bilduko den dirua Kanboko Xalbador ikastolako lanen finantziazioa laguntzeko erabiltzea da xedea.