Gizartea -

sanferminak 2022

Doctor Deseo, Nogen, La M.O.D.A, Lola Indigo, La Oreja de Van Gogh eta Ptazeta, 2022ko sanferminetan

Camela, Fernando Costa edo Ciudad Jara taldeak ere arituko dira pandemiaren osteko lehen San Fermin jaietan. Udalak gaur eman du emanaldien berri.

Francis Diez, Doctor Deseo taldeko abeslaria. Argazkia: EiTB
Francis Diez, Doctor Deseo taldeko abeslaria. Argazkia: EiTB
Francis Diez, Doctor Deseo taldeko abeslaria. Argazkia: EiTB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Doctor Deseo, Nogen, La M.O.D.A, Lola Indigo, La Oreja de Van Gogh, Ptazeta, Camela edo Fernandocosta arituko dira 2022ko sanferminetan. Iruñeko Udalak astearte honetan aurkeztu du Foruen Plazarako eta Konpainia Plazarako kontzertuen eskaintza.

Aurtengoan bikoiztu egin dira edukiera handia duten kontzertuen kopurua Foru Plazan: Guztira 12 musika-proposamen izango dira, horien artean izen handiko artistak eta taldeak.

Hala, bi urtez kontzerturik gabe egon ondoren, Lola Indigok irekiko du eszenatoki hau hilaren 6ko gauean. La Oreja de Van Gogh talde gipuzkoarrak ere emanaldia eskainiko du hilaren 10ean, eta hurrengo egunean, berriz, Fernandocostak.

La M.O.D.A. ere ikusi ahal izago dute Iruñera gerturatzen direnek, hilaren 12an, asteartean, eta azken gauean, uztailaren 13an, Camela talde ezaguna arituko da eta bere ibilbideko arrakasta handien errepasoa egingo du. 

Udalak, halaber, Konpainia Plazako kontzertuak ere zeintzuk izango dire azaldu du, eta jazzaren eta munduko musiken soinuen aldeko apustua egingo du beste behin.

2022ko San Fermin jaietako kontzertuak

Foruen plazan

Asteazkena 6

- 23:30ean: Lola Indigo

Ostegunean, 7

- 23: 30ean: Ptazeta

- 01:00etan: MS. Nina

Ostiralean, 8

23:30ean: Iseo & Dodosound1:

00etan: Doctor Deseo

Larunbatean, 9

23:30ean: Nøgen

1:00etan: Ciudad Jara

Igandea, 10

23:30ean: La Oreja de Van Gogh

Lunes, día 11

23:30ean: Ben Yart

0:30ean: FERNANDOCOSTA

Asteartea, 12

23:30ean: LA M.O.D.A.

Asteazkena 13

23:30ean: Camela

Konpainia Plazan

Asteazkena, 6

19:00etan: Nicolette All Stars & Lauer

Osteguna, 7

23:30ean: Trojan Soundsystem

20:00etan Katanga Dub

Ostirala, 8

23:30ean: Goxua`n Salsa

20:00etan: Guarimba

Larunbata, 9

23:30ean: Eliades Ochoa: Star of Buenavista Social Club

19:00etan: Señora & Sara Goxua

Igandea, 10

23:30ean: Harlem Gospel Travelers feat. Eli Paperboy Reed

20:00etan: Javi Robles

Astelehena, 11

23:30ean: Sean Clapis Brooklyn Trio & Antonio Serrano

20:00etan: Iratxe

Asteartea, 12

23:30ean: Deborah Carter meets Pamplona Jazz 4t Pedro Iturralde Tribute

20:00etan: Andrea Santiago

Asteazkena, 13

23:30ean: David Murray & Marta Sanchez

20:00etan: Los Ácidos

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroa gaur Sanferminak 2024 Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak