Gizartea -
Mugagabeko greba
Ertzaintzak japoniar erako greba hasiko du astelehenetik aurrera
Greba deitu duten sindikatuek zuzendaritzak ezarritako "denbora mugak" ez errespetatzeko eta presarik gabe jokatzeko eskatu diete agenteei.
Erredakzioa
Ertzaintzako lau sindikatu profesionalek (ERNE, ESAN, SIPE eta EUSPEL) japoniar erako greba deitu dute astelehen honetatik aurrera. Greba mugagabea izango da, Ertzaintzari ezarritako murrizketen aurka protesta egiteko.
ELAk eta CCOOk ez dute deialdiarekin bat egin, baina gainontzeko sindikatuek zuzendaritzak ezarritako "denbora mugak" ez errespetatzeko eta presarik gabe jokatzeko eskatu diete agenteei.
Izan ere, sindikatuek azaldu dutenez, zenbait jokaerari erantzuteko "denbora mugatua" dute agenteek, baina astelehenetik aurrera ez dituzte aintzat hartuko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea