Gizartea -

OSASUNA

Euskadik eta Kantabriak osasunaren arloko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute uztailaren 15etik aurrera

Lankidetzak esparru hauek bilduko ditu: lehen mailako arreta, arreta espezializatua, larrialdiak, osasun-garraioko eta larrialdi-arretako asistentzia-eremuak eta historia kliniko elektronikoa.

Urkullu eta Revilla astearte honetan izan den bileran. Argazkia: Irekia.
Urkullu eta Revilla astearte honetan izan den bileran. Argazkia: Irekia.
Urkullu eta Revilla astearte honetan izan den bileran. Argazkia: Irekia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Kantabriako presidenteak, Miguel Angel Revillak, Euskadiren eta Kantabriaren arteko lankidetza-hitzarmen bat iragarri dute astearte honetan, Arku Atlantikoko Batzordearen Batzar Nagusiaren baitan. Akordioa uztailaren 15etik aurrera sinatuko dute, eta, horrekin, herritarrek osasun-laguntza jaso ahalko dute erkidego batean zein bestean.

Bi ordezkariek azaldu dutenez, lankidetzak esparru hauek bilduko ditu: lehen mailako arreta, arreta espezializatua, larrialdiak, osasun-garraioko eta larrialdi-arretako asistentzia-eremuak eta historia kliniko elektronikoa.

Dena den, osasun-laguntza eremu geografiko mugakideetan, aldi baterako joan-etorrietan edo beste autonomia-erkidegoan egiten diren laguntza-teknikak edo jarduerak behar direnean baino ez da eskainiko. Horrenbestez, akordioak baldintzak ezarriko ditu Euskadiko biztanleek Kantabrian bihotz edo birika transplanteak jasotzeko, eta Kantabriako transexualei Gurutzetako Ospitalean genitalen berreraikuntzarako ebakuntza egin ahal izateko.

Gainera, bileran biak bat etorri dira "makroeskualde" Atlantikoaren aldeko apustu sendoa egin behar dela, besteak beste trenbide-komunikazioak edo itsasoko energia berriztagarriak indartzeko.

Euskadik jada sinatu ditu beste erkidego mugakideekin antzeko lankidetza-hitzarmenak, hala nola Nafarroarekin eta Errioxarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak Kantabria gertakariak