Gizartea -

BIZKAIA

Gizon bat atxilotu dute Bilbon beste bati labanaz eraso egiteagatik

Erasoa Olabeaga auzoko tren geltokiaren atzeko aldean gertatu da. Biktima Basurtuko Ospitalean dago.

Gertakariaren tokia. Argazkia: EFE.
Gertakariaren tokia
Gertakariaren tokia. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon beste bati labanaz eraso egin eta zauri larriak eragitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez. Biktima Basurtuko Ospitalean dago.

Erasoa atzo 18:00ak aldera gertatu zen Olabeaga auzoko tren geltokiaren atzeko aldean.

Hainbat lekukok emandako testigantzaren arabera, ustezko erasotzailea duela aste batzuk erre zen txabola batean bizi zen. Atzo biktima bere bizilekutik irten zela baliatuta, haren txabolan sartu zen.

Txabolako bizilaguna itzuli zenean bien arteko borroka hasi zen, eta ustezko erasotzaileak labana behin eta berriro sartu zion gorputzean. Zauritutako gizonak ihes egitea lortu zuen eta ertzainek lurrean etzanda aurkitu zuten. Ondoren, beste gizona atxilotu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak