Gizartea -

NAFARROA

Gizon bat atxilotu dute Corellan, dirua faltsutzea egotzita

Atxilotutako 31 urteko gizonari 10 euroko 26 billete faltsu atzeman dizkiote.

Atxilotuari atzemandako billete faltsuak. Argazkia: Guardia Zibila
Atxilotuari atzemandako billete faltsuak
Atxilotuari atzemandako billete faltsuak. Argazkia: Guardia Zibila

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 10 euroko 26 billete faltsu atzeman ditu Corellan, eta horri lotuta 31 urteko gizon bat atxilotu du. Dirua faltsutzea leporatzen diote atxilotuari.

Corellako Udaltzaingoak eta Guardia Zibilak esku hartu zuten astelehenetik astearterako goizaldean egindako operazioan. Azken horrek jakinarazi duenez, "herritaren segurtasunerako" ohiko kontrol batean gertatu zen.

Gizon bat mugimendu susmagarriak egiten ari zela ikusi zutenean, miaketa bat egin zioten eta orduan atzeman zizkioten billete faltsu horiek.

Atxilotuari zehaztasun handiko baskula bat eta marihuana kukulu bat ere aurkitu zizkioten, eta horregatik zigor administratiboa ezarri diote.

Atzo goizean igaro zen atxilotua epailearen aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Corella azken ordukoa