Gizartea -

Donejakue bidea

Luzaiden galdu zen erromesa onik aurkitu dute

23 urteko neska poloniarra Arnostegin aurkitu dute 24 orduz galduta egon eta gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnostegin aurkitu dute joan den larunbataz geroztik galduta zegoen erromesa. 23 urteko neska poloniarra da, eta Luzaiden galdu zen joan den larunbatean, Donejakue bidea egiten ari zela.

Emakumeak berak ohartarazi zien larrialdi zerbitzuei galdu egin zela eta uneoro telefonoz kontaktuan egon ziren. Emakumea poloniarra da izatez, eta ez japoniarra, hasiera batean zabaldu bezala.

Bilaketa lanak Lepo Eder inguruan hasi ziren igande goizean eta egunak aurrera egin ahala larrialdi zerbitzuetako kideak Iratira inguratu ziren erromesak berak telefonoz emandako oharrak jarraituz. Azkenik Arnostegi inguruan topatu zuten atzo 19:30ean, onik zegoen baina orkatilan lesioa zuela eta Baionako ospitalera eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea