Gizartea -

Errenteriako hilketa

Akusatua jeloskorra zela eta drogak hartu zituela esan du defentsak

Ustez bikotekideak hil zuen 2008an, Errenterian. Fiskaltzak 35 urteko kartzela zigorra eskatzen du akusatuarentzat.

2008ko anbenduaren 29an jazo zen Clara Rangelen hilketa. Argazkia: EITB
2008an ustez Clara Rangel hil zuen gizonaren kontrako epaiketa hasi da

05:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alkoholak, kokainak eta lorik egin gabeko gauak eragina izan zutela argudiatu du Clara Rangel bikotekidea hiltzeagatik akusatuta dagoen Venezuelako lagunaren defentsak. Gainera, jeloskorra zela adierazi du eta eragile horiek guztiek eragina izan zutela.

Prozesatuak, 32 urteko gizonezkoak, 29 zituen bikotekidea hil zuenean 2008. urtean. Epaiketa gaur hasi da Donostian akusazioaren eta defentsaren aurretiazko planteamenduekin, epaimahaia hautatzeko ia lau orduz egon ostean. Akusatuak bihar deklaratuko du.

Hilketa 2008ko abenduaren 29an jazo zen Errenterian (Gipuzkoan), bikotea eta berebi semeak bizi ziren etxebizitzan. Eurekin batera emakumeak besteharreman batean izandako 16 urteko semea eta akusatuaren anaia biziziren.

Astelehen honetan hasi den epaiketan akusatua (35 urteko venezuelarra) errudun den ala ez ebatzi beharko dute. Fiskaltzak 35 urteko kartzela zigorra eskatzen du, hilketa delituaz gain, Clararen seme zaharrena (16 urtekoa), beste gizonezko batekin izan zuena, hiltzen saiatu izana leporatzen diote.

Fiskaltzaren txostenak jasotzen duenez, ustezko hiltzaileak 9 labankada eman zizkion Clara Rangeli 20 zentimetroko aizto bat eskuan hartuta eta zauri larrien ondorioz emakumea hil egin zen. Idatzian halaber, biktimaren seme zaharrena amaren garrasiak entzundakoan bere logelara joan eta erasoa saihesten saiatu zela jasotzen da, eta akusatuak labanarekin eraso zion. Ondoren, ustezko hiltzailearen anaia sartu zen hilketa jazo zen logelan, eta honek ere labankadak jaso zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea