Gizartea -

Zientzia

Giza genoma bat sekuentziatu dute Ponpeian aurkitutako gorpu batean, lehenengo aldiz

Aurkikuntzak garai hartako historia genetikoa eta populazioaren bizimodua ulertzea erraztuko du.

Ponpeiako parke arkeologikoa. EITB Mediaren artxiboko argazkia.
Ponpeiako parke arkeologikoa. EITB Mediaren artxiboko argazkia.
Ponpeiako parke arkeologikoa. EITB Mediaren artxiboko argazkia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako zientzialari-talde batek 79. urtean Ponpeian (Italiako hegoaldean) lurperatuta hil zen gizon baten giza genoma sekuentziatu du lehen aldiz. Aurkikuntzak garai hartan zegoen aniztasun genetikoari buruzko informazioa ematen du.

Bi gorputik atera ziren DNA laginak, emakume baten eta gizon baten gorpuetatik hain zuzen ere, baina ikertzaile-taldeak gizonaren giza genomaren sekuentzia baino ez du lortu, emakumearen hilotzetik lortutakoak hutsik baitzeuden.

Orain arte Ponpeian aurkitutako giza eta animalia-hondakinen zati laburrak baino ez ziren sekuentziatu; beraz, aurkikuntza hori oso lagungarria izango da garai hartako historia genetikoa eta populazioaren bizimodua ulertzeko.

Gizonaren DNA beste 1501 laginekin alderatu ondoren, eta bildutako informazio arkeologiko zabalari esker, ikertzaileek ondorioztatu dute Kristo ondorengo lehen mendean aniztasun genetiko handia egon zela lurralde osoan.

Halaber, ikerketek tuberkulosiaren bakterioa aurkitu dute gizonaren DNAn. Aurkikuntza horrek babesten du Erroma Inperialean tuberkulosia lurralde osoan zabaldu zela eta gaixotasun endemiko bihurtu zela. Gainera, hala adierazi zuten garai hartako medikuek beren idazki zaharretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Italiako albisteak Zientziaren hedapena Arkeologia albisteak