Gizartea -

Ibilaldia

Ibilaldiarekin hitzordua dute gaur Abusun

Abusu Ikastolak antolatu du Bilbo eta Arrigorriaga arteko auzoan egingo duten 44. Ibilaldia. Indarberriturik itzuli da Bizkaiko ikastolen jaia; 4,2 kilometro izango ditu ibilbideak, eta ekintza sorta oparoa eskainiko dute.

Ibilaldiaren aurkezpena. Argazkia: Ibilaldia
Ibilaldiaren aurkezpena.
Ibilaldiaren aurkezpena. Argazkia: Ibilaldia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur Ibilaldia egingo dute Abusun, Erro, harri, har leopean. Abusu Ikastolak antolatuta, familia zein lagunekin "euskaratik eta euskaraz" ospatzeko eguna izango dute Bilbo eta Arrigorriaga arteko auzoan, Bizkaian.

Iaz, osasun-neurriak tarteko, ez zen ohiko ibilbiderik izan, baina edizio berriak bere erroari eutsi dio. Abusu inguratzen duen 4,2 kilometroko ibilbidea izango da aurten, "auzoari begira dagoen ikastola irudikatu nahian".

Aurtengo Ibilaldiaren abestia Onintza Enbeitia kazetari eta bertsolariak sortu du, leloa abiapuntu harturik. Iker Villa, La Basu, Afrika Bibang eta Yogurinha Borova artistek jarri diote ahotsa kantari. Bideoklipa ere egin dute, Mikel Clementek zuzenduta.

Euskal Herriko hainbat lekutatik joandako jendetza hartuko du Abusuk. Auzora heltzeko garraio publikoa erabiltzeko eskatu du Ibilaldia Elkarteak, errazagoa eta erosoagoa izango baita. Metro Bilbao, EuskoTren, Renfe eta BilboBus enpresek zerbitzu bereziak antolatu dituzte igande horretarako.

3 kluba eta "Goa!zen", Ibilaldian

Bertan izango dira EITBren 3 kluba eta "Goa!zen", 2. gunean (Erro). 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. Gainera, "Goa!zen"en emanaldia eskainiko du EITBk 17:00etan, eta Antxusekin argazkiak egin ahalko dituzte haurrek. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi da beste behin.

Egitaraua

Elkarlanari esker, musika, jokoak, ikuskizunak, kirola, dantza, ipuinak... izango dituzte bueltan aurtengo Ibilaldian. Egitaraua lau guneetan banatu dute: Ikastola (Abusu ikastola), Erro (Ibaieder parkea), Harri (Ollargan) eta Har (Montefuerte). Ibilbidearen hasierako ekitaldia 10:00etan izango da, ikastolan. Bertan, Abusu ikastolak lekukoa pasatuko dio 2023ko Ibilaldiko antolatzaileari, Ondarroako Zubi Zahar ikastolari.

1. gunea: Ikastola

10:30-11:30 Erronka proba

12:00-12:45 Ipuin kontalaria

13:30-14:15 Imanol Ituiño magoa

15:00-15:45 Yogurinha Borova

16:30-18:00 Aiko

2. gunea: Erro (Ibaieder parkea)

10:30-11:00 Abusuko abesbatza

11:30-12:15 Bokabeats

13:00-13:30 Afrika Bibang

14:15-15:00 Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek

15:30-16:15 Disko txantxa

17:00-18:00 Go!azen

3. gunea: Harri (Ollargan)

11:00-11:15 Bolintxu dantza taldea

12:00-12:15 Etorkizuna musikatan

13:00-13:30 Herri kirolak

14:00-14:45 Kai Nakai

15:30-16:15 Itziarren semeak

17:00-18:00 Oxabi

4. gunea: Har (Montefuerte)

11:15-11:45 Dantza tailerra

12:30-13:15 Garilak 26

14:00-14:45 Modus Operandi

15:30-16:15 Str

17:00-18:00 Dj Bull

Ibilaldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Ibilaldia gaur Bilbo berriak Bizkaia Gizartea Gaurko titularrak Arrigorriaga bideoak Albisteak Jaiak