Gizartea -

indarkeria matxista

Gizon batek emaztea hil du Almerian, eta bere burua entregatu du

Guardia Zibila kasua ikertzen ari da. Indarkeria matxistaren aurtengo hirugarren biktima litzateke Andaluzian, eta hamaseigarrena espainiar Estatu osoan.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emaztea hil du Almeriako Tijola udalerrian, ondoren krimena aitortu eta bere burua Verako polizia-etxean entregatzeko.

Pedro Fernandez Andaluziako Gobernuko ordezkariak emakumearen heriotza berretsi du eta, azaldu duenez, zantzu guztien arabera indarkeria matxista kasu berri bat da. Guardia Zibila kasua ikertzen ari da orain.

Krimenaren izaera matxista baieztatzekotan, aurtengo hirugarren biktima litzateke Andaluzian, hamaseigarrena espainiar Estatu osoan eta 1.145 zenbakidun biktima, 2003tik.

Jose Juan Martinez herri horretako alkateak EFE agentziari jakinarazi dionez, bikotearen seme-alabetako batek aurkitu du amaren gorpua ostiral honetako 15:30ak aldera familiaren etxebizitzan, Tijola erdigunean.

Martinezek azaldu duenez, Guardia Zibilak etxebizitza inguratu du, eta Polizia Judizialeko agenteak gertakariaren tokian lan egiten ari dira.

Tijolako Udalak elkarretaratze isila deitu du larunbat honetako 12:00etan, biktimaren omenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Tratu txarrak gaur Gizartea bideoak Indarkeria matxistaren biktimak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Matxismoa