Gizartea -

Ezbeharra

Lasarteko bizilagunak normaltasunera itzuli dira, hainbat orduz "prebentziozko konfinamenduan" egon ostean

Leihoak ixtea eta etxean geratzea gomendatu diete lasartearrei Osasun Publikoaren zuzendaritzatik, Kale Nagusian izandako sute toxiko batengatik. Pabiloi baten uralitazko sabaia erre da eta ke toxikoa zabaldu da. Ingurumen teknikariak aire neurketak egiten aritu dira normaltasunera itzuli arte.

Suhiltzaileak lanean, Lasarte-Orian. Argazkia: @alainpado1983
Suhiltzaileak lanean, Lasarte-Orian. Argazkia: @alainpado1983
Normaltasuna Lasarte-Orian, ke toxikoa eragin duen sute baten ostean

01:04

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lasarte-Oriako Kale Nagusiko 58. zenbakiko bizilagunak "konfinamendu prebentiboan" egon dira hainbat orduz, sute batek eragindako ke toxikoa dela eta. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren Zuzendaritzak leihoak ixteko eta etxean geratzeko eskatu die sutearen inguruan bizi diren herritarrei 13:30 aldera eta 16:15 aldera itzuli da egoera normaltasunera.

Goizaldean piztu da sua pabiloi abandonatu batzuetan. Horietako baten uralitazko teilatua (zementuz eta amiantoz osatutako materiala) erre da sutean eta horregatik gomendatu dute prebentziozko konfinamendua. Hutsik zeuden bi pabiloietaz gain, aktibitatea duten beste bitan ere eragin ditu kalteak suak baina kalte materialak zenbaterainokoak diren ez dago oraindik jakiterik.

Sutetik ateratzen zen kea osasunarentzat arrikutsua izan zitekeelako, Dia supermerkatutik Txartel hotel inguruko zubira arteko bidea ixtea eta bertako bizilagunei lehioak ixteko eskatzea erabaki dute Osasun agintariek. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen teknikariak neurketak egiten aritu dira, airearen kalitatea neurtzeko, eta 16:15 aldera, arriskurik ez zegoela eta, neurri guztiak bertan behera utz zitezkeela erabaki dute.

Hala, Udaltzainek alarma pasatu dela jakinarazi diete bizilagunei eta berrireki egin dute kalea.

Zertxobait lehenago, Agustin Valdivia alkateak 15:00etako ETBko informatiboetan adierazi du "oraindik ere kea ateratzen den arren, lehen baino askoz ere gutxiago" dela eta lasaitasunerako deia egin du.

Lasarte-Oriako alkateak lasaitasunerako deia egin du, eta etxean geratzeko gomendioari eusteko eskatu du
Lasarte-Oriako alkateak lasaitasunerako deia egin du, eta etxean geratzeko gomendioari eusteko eskatu du
Lasarte-Oriako alkateak lasaitasunerako deia egin du, eta etxean geratzeko gomendioari eusteko eskatu du

1:53

Atzo, ostirala, 23:00ak aldera piztu zen lehen aldiz sutea eta 04:00ak aldera lortu zuten itzaltzea. Handik gutxira, baina, sugarrak berpiztu eta berriz joan behar izan dute suhiltzaileek. Azkenean, erabat itzalita geratu da 09:00ak alderako. Antza denez, bigarren aldiz piztu denean hartu du su uralitazko teilatuak. Gauzak horrela, suhiltzaileak lekuan bertan dira une honetan, sua erabat itzaltzen dela bermatzeko.

Erretako pabiloietan okupak egon ohi dira, baina bart gauean ez zegoen inor barruan, Udaltzaingoak adierazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Lasarte-Oria Albisteak Suhiltzaileak