Gizartea -

Madrilera eta Dusseldorfera

Ryanairrek hegaldiak oparituko ditu astearte honetan, Bilbon

Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, Guggenheim inguruan ezkutatuko dituzten 'leprechaun'ak aurkitzen dituzten pertsonei hegaldia oparituko die Ryanairrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair hegazkin konpainiak Madrilera eta Dusseldorfera (Alemania) doako hegaldiak banatuko ditu bihar Bilbon, Loiuko Aireportura heldu dela ospatzeko.

Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, Guggenheim inguruan ezkutatuko dituzten 'leprechaun'ak aurkitzen dituzten pertsonei Düsseldorfera hegaldia oparituko die Ryanairrek.

Bestalde, Madrilera joango diren hegaldiak banatzeko, Ryanairrek lehiaketa bat antolatu du Leioako Artea merkataritza-gunean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Partehartzaileek 10 kiloko maleta bat eraman beharko dute bertara (Ryanairrek onartutako gehienezko pisua).

10 kilo horietatik gertuen dauden 14 maletak sarituko dituzte.

Hilaren 22tik aurrera, Kanaria Handira eta Sevillara bidaiatu ahal izango da Bilbotik, Ryanairrek jarriko dituen hegaldi berriei esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea